XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GERO-AREN BILDUMA.

Axular-ek egin duen liburua biziki famatua da; bainan nehor gutik daki zertaz mintzo den.

Laburzki erranen dugu beraz nolako irakaspenak ekartzen dituen, eta gu baino jakintsunago bati utziko diogu, haren mintzaire eder bezain gozoaz zerbaiten aipatzeko lana.

Sailari lotu gabe, Axular-ek bi aintzin-solas emaiten ditu: - lehenik gomendiozko karta bat Bertrand d'Echaus, Turs-ko Jaun artchapezpiku baigorriar zenari: adichkide eta ongi egile handiaren orhoitzapenak erreberritzen ditu, eta bere liburua haren gerizapean igortzen du jendeen arterat, orotan onetsia eta onhartua izan dadin.

Bide-nabar Echaustarren balentriak goresten ditu, bereziki Higenauten kontrakoak, eta azkenean (hemengo aldia egin hurran baitu, berak dion bezala) ez du lehia bat baizik: bere adichkide zenaren zorthe onaren ardiestea!.

- bigarren aintzin-solasa, Irakurzaileari: nola hartu duen Gero-aren moldatzeko chedea; bera baino egile hoberik aurkhi zitakeelarik, nehor, ez hasi nahi-eta, bera ahal bezala hasi dela; lanaren hutsak ez direla eskuararen gain eman behar, eskuarak ez duelakotz hortan hobenik, mintzairez-mintzaire edozoinekin parekatzeko on bailiteke.